Louis-Lucien Bonaparte eta Clémence Richard, frai Jose Antonio Uriartek 1859an gipuzkeratutako Genesiaren zuzentzaileak

1859. urtean Louis-Lucien Bonaparte printzeak Jose Antonio Uriartek gipuzkerara itzulitako Bibliaren lehen hiru liburuak argitaratu zituen. Uriartek berak hala adierazita ezagun da Bonaparte eta Jose Antonio Azpiazuz gain Clémence Richard Printzearen bikotekidea ere Uriarteren testuak orrazten aritu...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Published in:Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo."
Main Author: Javier Etxagibel
Format: Journal Article
Language:English
Published: UPV/EHU Press 01-04-2024
Online Access:Get full text
Tags: Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
Description
Summary:1859. urtean Louis-Lucien Bonaparte printzeak Jose Antonio Uriartek gipuzkerara itzulitako Bibliaren lehen hiru liburuak argitaratu zituen. Uriartek berak hala adierazita ezagun da Bonaparte eta Jose Antonio Azpiazuz gain Clémence Richard Printzearen bikotekidea ere Uriarteren testuak orrazten aritu zela, nahiz haren lana aitortzarik gabe geratu zen. Uriarteren eskuizkribuetan aztertzaileek egindako hainbat eta hainbat zuzenketa dira eta ikerlan honetan haien nondik norakoak agerian jartzen saiatu gara. Horretarako, Genesiaren lehen hamar kapituluen itzulpena arakatu dugu. Zuzenketak bi taldetan banatzen dira: a) behin betikoak: kolore gorrikoak, salbuespenik gabe Printzearen edizioan euren hartan transkribatuak; gehienak Bonaparteri egotz dakizkioke; b) behin-behinekoak: kolore urdinekoak, Bonapartek ez beste esku batek idatziak, batzuk behin betiko bihurtuak, baina beste asko baztertuak. Ikerlan zabalago baten lehen atal honetan behin-behineko zuzenketak aztertu ditugu bi ondorio nagusi aterata: i) guztiak ia ziurtasun osoz Clémence Richardek idatziak dira; ii) behin betiko bihurtu zirenek Lardizabalen irizpide edota idazlanekin zerikusia dute; ostera, baztertuak geratu zirenen artean gehienak Beterriko eskualdeko hizkerari legozkiokeen arren, agian Bonaparterentzat dialektalegiak izateagatik geratu ziren ediziotik kanpo.
ISSN:0582-6152
2444-2992
DOI:10.1387/asju.25220