Geroaldiko partizipio prospektiboaren polimorfismoa eta "-n"-dun aditz klasea / The polimorfism of the participle prospective of future and the clase of "-n" verb
Artikulu honek partizipio prospektiboaren gauzatzearen formak aztertzen ditu. Egileak egungo aldakortasunetik abiatzen dira, Euskaltzaindiak laburbildu bezala: partizipio perfektiboari -ko atzizkia eranstea, salbu -n edo -l bukaera duenean, ekialdeko mintzoetan -en genitiboaren atzizkia baliatzen ba...
Saved in:
Published in: | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo." Vol. 52; no. 1/2; p. 619 |
---|---|
Main Authors: | , |
Format: | Journal Article |
Language: | English |
Published: |
08-01-2019
|
Online Access: | Get full text |
Tags: |
Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
|
Summary: | Artikulu honek partizipio prospektiboaren gauzatzearen formak aztertzen ditu. Egileak egungo aldakortasunetik abiatzen dira, Euskaltzaindiak laburbildu bezala: partizipio perfektiboari -ko atzizkia eranstea, salbu -n edo -l bukaera duenean, ekialdeko mintzoetan -en genitiboaren atzizkia baliatzen baita. Hala hainbat euskalkitako testuetan nola aditzaren morfologiaren gaineko lanetan oinarriturik, egileek hauxe erakusten dute: partizipio prospektiboaren markatzea onartzen ohi den baino aldakorragoa dela: 1) Lapurdin -(r)en atzizkiaren erabilpen berankorra bokalez bukatzen diren partizipioekin (biziren, ikusiren, harturen); eta 2) XVII. mendetik aitzina, izaren 'izanen' & egoren 'egonen' bezalako formen agerpena lapurteraz eta mendebaldeko behe-nafarreraz. Ondoren izaren & egoren moldeko forma prospektiboak ikertuak dira, haien agerpena bilduz: lehenik, azalpen fonologiko bat formulatzen da (cf. Mitxelena 1990); bigarrenik, forma horiek denbora-burutik argumentuaren hautapenaren aldaketaren emaitza gisara analizatuak dira, genitibo atzizkiaz lexikalizatua, aspektu sintagma ala aditz sintagma izan. Ikuspegi honetan, emaren edo egoren bezalako formak ez lirateke eman & egon partizipioei, baizik ere -ma- & -go- aditz erroei -(r)en atzizkia eranstearen emaitza. |
---|---|
ISSN: | 0582-6152 2444-2992 |
DOI: | 10.1387/asju.20219 |