Nafarroa Behereko euskara

Nafarroa Behereko ibarretako euskararen ehun ezaugarri baino gehiago aztertu dira artikulu honetan. Emaitzen arabera, erdiguneko Nafarroa Behereko mintzorik homogeneoenaren aldean, argi eta garbi ageri da, mintzorik berezienak Amikuzekoa eta Baigorrikoa direla; baita Nafarroa Behereko euskara orokor...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Published in:Fontes linguae vasconum no. 97
Main Author: Iñaki Camino
Format: Journal Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 31-12-2004
Online Access:Get full text
Tags: Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
Description
Summary:Nafarroa Behereko ibarretako euskararen ehun ezaugarri baino gehiago aztertu dira artikulu honetan. Emaitzen arabera, erdiguneko Nafarroa Behereko mintzorik homogeneoenaren aldean, argi eta garbi ageri da, mintzorik berezienak Amikuzekoa eta Baigorrikoa direla; baita Nafarroa Behereko euskara orokor horrek batasun handixkoa duela ere. Batasun-mailarik handiena, Garazi, Oztibarre eta Arberoa-Iholdiko euskarak dute, inolaz ere. Ez diegu begia galdu Lapurdiko Aturrialdeko Bardozeko eta Beskoitzeko mintzoei eta bestalde, Hazparnealdeko euskara ere Nafarroa Beherekoarekin alderatu dugu. Hondarrean, Lapurdi barnealdeko Larresoro inguruko euskara ere aztertu dugu: emaitzen arabera, ez dirudi Nafarroa Behereko eta Lapurdiko euskara elkarrengandik dialektologikoki bereiztea batere gauza erraza denik, ez dirudi bien arteko muga dialektalaren lelo zaharrak egiantzekotasun handirik duenik.
ISSN:0046-435X
2530-5832
DOI:10.35462/flv97.2