Esteve Materraren Do(c)trina Christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa

Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasu...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Published in:Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo." Vol. 51; no. 1/2; pp. 1 - 316
Main Authors: Krajewska, Dorota, Zuloaga San Roman, Eneko, Santazilia, Ekaitz, Ariztimuño López, Borja, Uribe-Etxebarria, Oxel, Reguero Ugarte, Urtzi
Format: Journal Article
Language:English
Published: UPV/EHU Press 26-12-2017
Online Access:Get full text
Tags: Add Tag
No Tags, Be the first to tag this record!
Description
Summary:Lapurtera klasikoa da, seguru asko, xx. mendea baino lehenagoko euskarazko literaturaren agerpenik ezagunena, ezagutza hori oro har azalekoa edo nahi baino azalekoagoa bada ere: xvii. mendearen lehenengo hiruzpalau hamarkadetan Lapurdiko kostaldeko eta barnealdeko idazleak, nolabaiteko homogeneotasuna duen multzo zabalean sailkatu ohi dira. Izendapenak izendapen, sasoi hartako lapurtar idazle gehienek helburu ideologiko eta agindu bertsuei jarraituta prestatu zituzten euren lanak: kontrarreforma katoliko ortodoxoaren mesedetan eta burgesia ekonomikoaren babespean. Euskal literaturaren edozein historia esku artean, erraz ikus daiteke, XVIIi. mendeko egileen loraldia aipatu arren, nolabaiteko mailakatzea egiten dela egileen artean; hain zuzen ere, euskal literaturaren historiografia-lanek norabide bertsuan epaitu izan dituzte lapurtar klasikoak, batzuk ezin gehiago goratuz eta beste batzuk bigarren mailan (oro har, lehenengo mailakoen itzalpean) utziz. Materra eta bere Do(c)trina christiana esandakoaren adibide paregabeak ditugu: aipatu izan da, jakina, Lapurdiko klasikoetan aitzindaria izan zela, eta halako sinpatia batez azaldu izan da euskal literaturaren historian lehenbiziko egile euskaldun berria izan zela.
ISSN:0582-6152
2444-2992
DOI:10.1387/asju.18904